Aterpeak

HEGAZTIEN JANTOKIEN ERAIKUNTZA DOÑA MAYOR ESKOLAN · CONSTRUCCIÓN DE COMEDEROS PARA AVES EN EL COLEGIO PÚBLICO DOÑA MAYOR

Joan zen martxoaren 23an, Doña Mayor Ikastetxe Publikoan hegaztientzako jantokiak egiten egon ginen, Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleekin. Bi gelen artean, ikastetxeko jolastokian zintzilikatzeko jantokiak prestatu genituen. Jantokietara hurbil daitezkeen hegazti desberdinak ezagutuz hasi ginen tailerra, eta jarraian, jantokietan jarri ditzakegun elikagaiak aztertu genituen eta baita noiz jarri ere. Ondoren, denon artean hainbat jantoki eraiki eta margotu genituen. Hamarretakoa hartu ondoren, jolastokian jantokiak ipini genituen, denon artean elikagai desberdinekin betez. Ziur gaude hegazti pila bat hurbilduko direla! El pasado día 23 de marzo, estuvimos

KONBENIO ITXIERA EKITALDIA ARANGURENEKO BAILARAN ·JORNADA DE CIERRE DE CONVENIO EN EL VALLE DE ARANGUREN

Pasa de igandean, apirilak 3, Aterpeak programaren konbenio itxiera ekitaldia ospatu genuen Ilundainen. 10 familiekin batera eta Aterpeak eta Baserri eskolako teknikarien eskutik igande goiz polita igaro genuen, eguraldi ezin hobeagoan. Aterpeak proiektuan zehar 2021. urtean egindako ekintzen azalpenaren ondoren, hamarretakoa hartu genuen guztiok batera. Gainera, artisau gazta dastaketa egin genuen. Ondoren, taldea bitan banatu eta baserriko animaliekin gozatzeaz gain, Ilundaingo erleen argizariarekin kandelak egin genituen, txikienek etxera eraman zitzaten. Asteburu berezia benetan, Korrikaren etorrera, apirilean elurra, eta igandeko plan berezia eguraldi paregabearekin!

Hegaztien jantokien eraikuntza Irulegi Ikastetxe Publikoan · Construcción de comederos en el Colegio Público Irulegi

Pasa den asteazkenean, martxoak 15, Mutiloako Irulegi Ikastetxean egon ginen, Lehen Hezkutnzako 2. mailakoekin hegaztientzako jantokiak eraikitzen. Oso goiz polita eta interesgarria pasa genuen, hegaztien dieta eta portaerari buruz ikasten. Espero dugu hegazti pila bat hurbiltzea! El día 15 de marzo realizamos dos talleres de construcción y colocación de comederos en el Colegio Irulegi de Mutilva, con el alumnado de 2º de Educación Primaria. Tras exponer las diferentes aves urbanas que pueden acercarse a los comederos, y también los diferentes alimentos que se

Habi kutxen eraikitzea Aranguren Ibarreko Jubilotekan! · ¡Taller de construcción de cajas nido con la Jubiloteca del Valle de Aranguren!

Pasa den ostegunean, martxoak 10, Aranguren Ibarreko Jubilotekan habi kutxak eraiki eta margotu genituen. Oso goiz berezia eta goxoa elkarrekin pasa genuena! Hiriko hegaztien ezagutza elkarbanatu genuen hasieran, lagun bakoitzak bere esperientziak eta bizipenak kontatuz, eta jarraian, habi kutxen funtzioa eta garrantziaz ere aritu ginen. Behin solasaldia bukatuta kutxak eraikitzera ekin genion! 8 kutxa eraiki eta margotu genituen osotara! Giro paregabea bizitakoa! Kaskabeltzak eta amilotxak zain daude, kutxak noiz zintzilikatuko! Eskerrik asko guztioi! El pasado jueves, día 10 de marzo, realizamos un taller de

Otsailean tailerrez gainezka jarraitzen dugu! · ¡Terminamos febrero con muchos talleres!

Urtea ongi hasi zen, eta otsailean ere martxa berdinean jarraitu dugu! Habi-kutxa pila bat eraiki eta zintzilikatu ditugu Iruñeko txoko askotan eta hegaztientzako jantokiak eraiki ditugu ere. Tailerretan San Francisco, Redin eta García Galdeano eskolek eta Iparralde BHI institutuak parte hartu dute. ¡El año empezó estupendamente, y así seguimos! Hemos construido y colocado muchas cajas nido por todo Pamplona, y también hemos colocado comederos. En los talleres han participado los colegios San Francisco, Redín y García Galdeano y el

HABI KUTXEN ERAIKUNTZA LAKUNTZAN – CONSTRUCCIÓN DE CAJAS NIDO EN LAKUNTZA

Larunbat honetan, habi kutxak eraiki ditugu Lakuntzako gaztetxoekin batera. Ilusio eta gogoz beteriko taldeak 5 habi-kutxa eraiki ditu eta kutxa hauek herriko txoko berezienetan zintzilikatu ditugu. Goiz ederra, giro ederrean! Udaberria noiz helduko zain gaude, ea bertan herriko txoriek habiak eraikitzen dituzten! El pasado sábado, construimos cajas nido junto con las jóvenes de Lakuntza. El grupo lleno de ilusión construyó 5 cajas nido, que las colocamos en los rincones más especiales del pueblo. ¡Una mañana divertida, en muy buena compañía! ¿Anidarán en las

Urtarrila Iruñean energiaz blai! ··· ¡Empezamos enero en Pamplona llenas de energía!

Urtea ezin hobeto hasi gara Iruñean! Patxi Larrainzar, Frantzisko Deuna, Sanduzelai, Cardenal Ilundain eta Azpilagaña ikastetxeekin batera habi kutxak eta intsektuen hotelak eraiki ditugu. Frantzisko Deunako 4. eta 6. mailakoekin eta baita Patxi Larrainzarreko 5. mailakoekin intsektuen hotelak egin ditugu, euren jolastokietako baratzetan polinizazioa areagotu eta izurriteen kontrol biologikoa indartzeko. Intsektuek gordeleku bikainak edukiko dituzte negu honetan! Gainera, Frantzisko Deunako 2. mailakoekin, Sanduzelaiko 3. mailakoekin, Cardenal Ilundaingo 2. mailakoekin eta Azpilagaña ikastetxeko 3. mailakoekin habi kutxa berriak eraiki eta zintzilikatu ditugu. Urte

Habi kutxen garbiketa Ilundainen Aranguren Ibarreko boluntario taldearekin! ··· ¡Limpieza de cajas nido en Ilundain con el grupo de voluntarias del Valle de Aranguren!

Pasa den igandean, urtarrilak 23, Ilundaingo habi-kutxa guztiak garbitu eta bernizatu genituen Aranguren Ibarreko boluntarioen taldearen laguntzarekin. Lan fina igande goiz berezian! Udaberri honetan, paridoak gogotsu etorriko dira kutxetara. Haien zain gaude! El pasado domingo 23 de enero limpiamos y barnizamos todas las cajas nido de Ilundain gracias al trabajo del grupo de voluntari@s del Valle de Aranguren. ¡Una especial mañana de domingo, llena de dedicación! Esta primavera, los páridos estarán encantados de volver a sus

URTE BERRI ON!

Aterpeak proiektuan aldaketak eta berritasunak nagusi izan diren urte honetan, alaitasun eta harrotasunez amaitzen dugu urtea! 2021ean zehar, Iruñeko, Aranguren Ibarreko eta Eguesibarko udaletxeekin eta Berriogoitiko kontzejuarekin elkarlanean aritu gara, baita Club de Tenis eta Amaya Kirol Hiria bezalako taldeekin ere bai. Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Universidad de Navarra eta Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuarekin batera ingurumen hezkuntzako proiektu polita garatu dugu. Aipatutako taldeekin sortutako singergiei esker urtea berri onekin bukatu dugu! Ia 90 habi kutxa zintzilikatu ditugu Iruñerrian zehar (hontz zurientzat,

ITINERARIOS NATURALÍSTICOS POR PAMPLONA

¡Qué mejor manera de conocer nuestro entorno, que saliendo a dar un paseo! Este año como novedad, hemos realzado itinerarios naturalísticos en los centros IESO Iñaki Ochoa de Olza BHI (los días 23 de noviembre y 14 de diciembre) y CEIP San Francisco (el 1 de diciembre). Para aprovechar el paseo al máximo, se han repartido prismáticos, brújulas, mapas y muchas fotos, para poder aprender de la naturaleza. Un recorrido de 2 horas por la Takonera y el monte Ezkaba, llenos